2018/07/06

Eider

Ikasle ausarta eta trebeak

AZKEN EGUNA HELDU DA!


Gezurra zirudien baina...ikasturte amaitu egin da!
A zelako momentua, zelako emozioak eta zelako argazkiak atera ditugun! Beitu



Ekintza, momentu eta lan ugari burutu eta bizi ditugu ikasturtean zehar.
Batzuk  ikusteko aukera jada izan duzue.
Beste batzuk, ordea, orain gogoratzeko unea eta aukera izango duzue.
Ea ba zer deritzozuen



Esku lanak be landuz baina sormena, ekimena eta elkarlana garatuz beste egitasmo honetan parte hartu genuen. Lehenengo ikasgelan, gero Erreka Mari institutoan eta bukatzeko, Sarrikoko kontserbatorioko areto nagusian azken aurkezpen dotorean parte hartuta.


Gure ikasle ausarta eta trebeak





Zientzilari onak garela ere frogatu genuen zirkulu kromatikoarekin

Eider, Markel, Aiala, Eki...

Baita Aratz eta Naia Taylorrenak ere



Gure historia ezagutzen



Santimamiñen soka saltoan:   Aiala, Mikel Urrutibeaskoa...






Momentutxo gozoak, koloretsuak eta dibertigarriak



ELKARREKIN IRAKURRI TA IRAKURRI on PhotoPeach


Beno, neska-mutilak, ondo-ondo ibili udan eta datorren ikasturtean honetan bezain langile, lagunkoi eta sortzaile jarraitu. Betira arte!!!

2018/03/07

BILBOKO UDALETXEAN EGON GARA!!!

Martxoaren hasieran  BILBOKO UDALETXEA ezagutzera joan ginen.
 Aurreko egunean joan izan bagina honela ikusi ahal izango genukeen, otsailaren 28an elurte politak estali baitzuen Bilbo.



Baina elurrak ez zuenez ezer iraun, guk honela ikusi genuen:


.

4. A-koak sartu  ginen bezain laster,  Juan Mari Aburto alkatea ikusteko aukera euki genuen eta berarekin argazki pare bat egin zizkiguten. Begira



Ondoren, Angel izeneko giaren azalpenei esker udaletxeko toki eta atal desberdinak ezagutu genituen; baita hainbat istoria datu  eta bitxikeria ere.
Lehenengoz, eskailerak ikusi genituen: marmol zuriz eginda, dotore-dotore eskumatik zein ezkerretik joanda solairu nagusira doazenak.
Solairu horretan apaingarri ederrak daude; halanola, beirate koloretsu eta ikusgarriak baita margo lan interesanteak ere.
Sabaiko beiratean erdian itsasontzi bat daukan.armarri bat ikus daiteke. Beste beiratean, berriz, Bilboko armarria agertzen da.



Bilboko fundatzailea Haroko Diego Lopez jauna izan zela jakinarazi ziguten. Lopez abizenak "otsoaren semea" esan nahi duela eta horregatik agertzen direla otsoak Bilboko armarrian  San Antongo eliza eta zubiaren ondoan. Bere estatua plaza borobilean dago.
Horrez gain, korridore dotoreak, Biltzar aretoa eta Arabiar aretoa erakutsi zizkiguten. arabiar aretoan ezin izan genuen denbora askorik egon Kirikiño ikastolako ikasleak baitzeuden alkateari elkarrizketatzeko prest baina bertara sartu eta udalerriko ospakizunik garrantzitsuak han egiten direla esan ziguten.
Biltzar aretoan alkatea eta zinegotzien arteko bilerak egiten direla Bilbo behar den eran funtziona dezan komentatu zigun Angelek bertako aulki eleganteetan eserita geundelarik.
Azkenik, beheko solairuan dagoen Alkateen aretoan egon ginen. Orain arte Bilboko alkateak izandako erretratuak  daude . Emakume bakarra dago.

Oso txango interesante izan zen, ezta?

2018/02/04

ZENBAKI HAMARTARREKIN TREBATZEN

Badaukazue hemen ikusi berri ditugun  zenbaki hamartarrekin trebatzeko baliabide bat.

Klikatu argazkian eta ekin lanari.

Ia zelan ateratzen zaizuen



2018/02/03

HELDU DIRA ARATUSTEAK!!!

Azkenean heldu dira aratusteak Deustuko Ikastolara!
Otsailaren 2a, barikua, denok esnatu gara urduri mozorroa jantzi behar genuen-eta.
Ikasgelara igo gara.
 Hori poza!
 Nahi izan dugun eran jantzita heldu gara  besteak ikusteko jakinminarekin.
Argazkiak atera ditugu. Begira







Kantak, jolasak, eskulanen taillera, diskoteka...
Egun alaia eta zaratatsua igaro dugu  elkarrekin eta kideen arteko jarrera egokiak mantentzen ahaleginduz.
Zer izan da gehien gustatu zaizuena?

2017/12/03

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA!

Gaur, abenduaren 3aEuskararen Nazioarteko Eguna  da, Frantzisko Xabierkoaren eguna. Frantzisko 1552ko abenduaren 3an hil zen, eta, kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren, euskaraz.
1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen nazioarteko egun gisara. 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu zuten.
Guk ere egun hau elkarrekin ospatu nahi izan dugu eta horretarako barikuan, denok gorriz jantzita etorri ginen Ikastolara eta kanta eta dantzak elkarrekin egin genituen.


Parrandan ibili ginen ipurtargia, kilkerra eta gomarekin. Ikusi...










2017/10/25

ELKARREKIN IRAKURTZEN EGON GARA!

Gaur laugarren mailakook lehenengo mailakoengana joan gara lehenengoz elkarrekin irakurtzera.
Gure umebitxiekin jarri gara  eta bion arteko kontratoa gogoratu dugu , aurreko astean elkarrekin mateatzen egon ginenean aurreratu genien-eta.




Gero, gure txikitako gustokoen liburua aurkeztu diegu eta elkarrekin irakurtzen egon gara tarte batez. Aizu, batzuk ze ondo irakurtzen dute jadanik!



Ondoren, guk prestatu ditugun txartelekin hitzak osatzen eta irakurtzen egon gara, silaba eta hizki desberdinak elkartuz. Hori hitz mordoa lortu dituztenak!
Begira










Azkenik, datorren astera arte agurtu eta gelara igo gara.

2017/10/22

BIZKAIKO FORU ALDUNDIKO JAUREGIA EZAGUTU DUGU!

Laugarren mailako lehen bisitaldia egin dugu, BIZKAIKO FORU ALDUNDIKO JAUREGIA ezagutzera joan gara.

Begira ze irudi atera ditugun




Bigarren taldekook ez dugu lehen taldekoen besteko zortea izan, ez dugulako Aldun Nagusia den Unai Rementeria ikusteko aukera izan baina, halandabe, zorionekoak izan gara, jauregia ezagutzeaz gain oparitxoa ere euki dugulako amaieran. Begira...

2017/10/12

GURE LEHEN ESPERIMENTUA!

Heldu da momentua: gure lehen esperimentua egingo dugu.


Asteburu luze honetan, denbora gehiago eukiko dugunez, gure birikak nola funtziontatzen duten frogatuko dugu.

IDEIA HARTZEKO EREDU BAT. KLIKATU HEMEN

Ea ba zer ateratzen zaigun. Aurrera!

Gure "birikak"

ZIENTZIA LANTEGIA

2017/10/05

ZENTZUMENAK


Natur zientzian,   Harreman funtzioan gure inguruan gertatzen dena hautemateko hain garrantzitsuak diren   zentzumenak gogoratzen hasi gara .



                                                                                           


  • ikusmena
  • entzumena
  • dastamena
  • usaimena
  • ikumena







Zentzumenen batean arazoak daudenean zeinu edo keinu hizkuntza erabiltzen da. Badakizu zergatik?





Badaukazue hemen beste bideo ikusgarri bat, begira:

GARUNA





2017/09/27

LAUGARREN MAILA HASI DA!


Kaixo lagunok!
Hemen gaude berriro, kuadrila ederra, ezta?
Aurten ikasle eta tutore berberak egongo gara baina aldaketa batzuk izango ditugu.
Lehenengoa, Sole ere egongo dela gurekin. Batzutan gela barruan, beste batzuetan gutariko batzuk berarekin joango gara.
Beste alde batetik, errekreo orduetan beheko pation egongo garela 5. eta 6. mailakoekin. Eta onena badakizue zer den?
 Maisu Iñakik  heziketa fisikoko material erabiltzea uzten digula.Hori bai, ondo zaintzen eta ondo batzen saiatu behar gara denok erabiltzen jarraitu ahal izateko. 
(Maisuuuuu! Erosi  patinak mesedez
Orain dauden asko ezin dira lotu eta ez dugu muturra apurtu nahi☺☺☺☺☺).

Jatorduan ere 5. eta 6. mailakoekin egoten gara baina ordu biak arte ez gara  bazkaltzera sartzen jantokira . Hori gosea! Hamaiketako osasuntsua jan behar dugu jolastorduan heldu ahal izateko.
.
Beno, berriak kontatzen joango gara.
 Adi egon eta laster arte!

2017/06/22

IKASTURTE AMAIERAKO IRTEERA

Ikasturte amaiera heldu da. Lan pilo bat egin ondoren ondo irabazitako irteera dibertigarria egin dugu, Amurrioko igerilekura. Hori egun ona! Begira zernolako tokian egon garen eta zein ederto igaro dugun!




Eta autobusean...






Aurretik beste irteera interesgarria ere euki genuen . Gogoratzeko hona hemen irudi batzuk




OROZKON


Orozkon on PhotoPeach





Ondo-ondo pasa udan, atsedena hartu, ez ahaztu ikasitako guztia eta LAUGARREN MAILARA ARTE!




2017/02/28

Martxan !!!

Kaixo lagunok,
berandu bada ere  martxan hasiko gara.
Orain arteko lanak, ekintzak eta argazkiak ugariak  dira. Hona hemen batzuk:

GUGGENHEIMEN on PhotoPeach EUSKERAREN EGUNEAN on PhotoPeach ESKULANAK on PhotoPeach