Azkenean heldu dira aratusteak Deustuko Ikastolara!
Otsailaren 2a, barikua, denok esnatu gara urduri mozorroa jantzi behar genuen-eta.
Ikasgelara igo gara.
Hori poza!
Nahi izan dugun eran jantzita heldu gara besteak ikusteko jakinminarekin.
Argazkiak atera ditugu. Begira
Kantak, jolasak, eskulanen taillera, diskoteka...
Egun alaia eta zaratatsua igaro dugu elkarrekin eta kideen arteko jarrera egokiak mantentzen ahaleginduz.
Zer izan da gehien gustatu zaizuena?
2018/02/03
2017/12/03
EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA!
Gaur, abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna da, Frantzisko Xabierkoaren eguna. Frantzisko 1552ko abenduaren 3an hil zen, eta, kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren, euskaraz.
1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen nazioarteko egun gisara. 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu zuten.
Guk ere egun hau elkarrekin ospatu nahi izan dugu eta horretarako barikuan, denok gorriz jantzita etorri ginen Ikastolara eta kanta eta dantzak elkarrekin egin genituen.
Parrandan ibili ginen ipurtargia, kilkerra eta gomarekin. Ikusi...
2017/10/25
ELKARREKIN IRAKURTZEN EGON GARA!
Gaur laugarren mailakook lehenengo mailakoengana joan gara lehenengoz elkarrekin irakurtzera.
Gure umebitxiekin jarri gara eta bion arteko kontratoa gogoratu dugu , aurreko astean elkarrekin mateatzen egon ginenean aurreratu genien-eta.
Gero, gure txikitako gustokoen liburua aurkeztu diegu eta elkarrekin irakurtzen egon gara tarte batez. Aizu, batzuk ze ondo irakurtzen dute jadanik!
Azkenik, datorren astera arte agurtu eta gelara igo gara.
Gure umebitxiekin jarri gara eta bion arteko kontratoa gogoratu dugu , aurreko astean elkarrekin mateatzen egon ginenean aurreratu genien-eta.
Ondoren, guk prestatu ditugun txartelekin hitzak osatzen eta irakurtzen egon gara, silaba eta hizki desberdinak elkartuz. Hori hitz mordoa lortu dituztenak!
Begira
2017/10/22
BIZKAIKO FORU ALDUNDIKO JAUREGIA EZAGUTU DUGU!
Laugarren mailako lehen bisitaldia egin dugu, BIZKAIKO FORU ALDUNDIKO JAUREGIA ezagutzera joan gara.
Begira ze irudi atera ditugun
Bigarren taldekook ez dugu lehen taldekoen besteko zortea izan, ez dugulako Aldun Nagusia den Unai Rementeria ikusteko aukera izan baina, halandabe, zorionekoak izan gara, jauregia ezagutzeaz gain oparitxoa ere euki dugulako amaieran. Begira...
Begira ze irudi atera ditugun
Bigarren taldekook ez dugu lehen taldekoen besteko zortea izan, ez dugulako Aldun Nagusia den Unai Rementeria ikusteko aukera izan baina, halandabe, zorionekoak izan gara, jauregia ezagutzeaz gain oparitxoa ere euki dugulako amaieran. Begira...
2017/10/12
GURE LEHEN ESPERIMENTUA!
Heldu da momentua: gure lehen esperimentua egingo dugu.
Asteburu luze honetan, denbora gehiago eukiko dugunez, gure birikak nola funtziontatzen duten frogatuko dugu.
Ea ba zer ateratzen zaigun. Aurrera!
ZIENTZIA LANTEGIA
Asteburu luze honetan, denbora gehiago eukiko dugunez, gure birikak nola funtziontatzen duten frogatuko dugu.
![]() |
| IDEIA HARTZEKO EREDU BAT. KLIKATU HEMEN |
Ea ba zer ateratzen zaigun. Aurrera!
| Gure "birikak" |
ZIENTZIA LANTEGIA
2017/10/05
ZENTZUMENAK
Natur zientzian, Harreman funtzioan gure inguruan gertatzen dena hautemateko hain garrantzitsuak diren zentzumenak gogoratzen hasi gara .

- ikusmena
- entzumena
- dastamena
- usaimena
- ikumena
Zentzumenen batean arazoak daudenean zeinu edo keinu hizkuntza erabiltzen da. Badakizu zergatik?
Badaukazue hemen beste bideo ikusgarri bat, begira:
![]() |
| GARUNA |
2017/09/27
LAUGARREN MAILA HASI DA!
Kaixo lagunok!
Hemen gaude berriro, kuadrila ederra, ezta?
Aurten ikasle eta tutore berberak egongo gara baina aldaketa batzuk izango ditugu.
Lehenengoa, Sole ere egongo dela gurekin. Batzutan gela barruan, beste batzuetan gutariko batzuk berarekin joango gara.
Beste alde batetik, errekreo orduetan beheko pation egongo garela 5. eta 6. mailakoekin. Eta onena badakizue zer den?
Maisu IƱakik heziketa fisikoko material erabiltzea uzten digula.Hori bai, ondo zaintzen eta ondo batzen saiatu behar gara denok erabiltzen jarraitu ahal izateko.
(Maisuuuuu! Erosi patinak mesedez!
Orain dauden asko ezin dira lotu eta ez dugu muturra apurtu nahi☺☺☺☺☺).
Jatorduan ere 5. eta 6. mailakoekin egoten gara baina ordu biak arte ez gara bazkaltzera sartzen jantokira . Hori gosea! Hamaiketako osasuntsua jan behar dugu jolastorduan heldu ahal izateko.
.
Beno, berriak kontatzen joango gara.
Adi egon eta laster arte!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)






























