2017/09/27

LAUGARREN MAILA HASI DA!


Kaixo lagunok!
Hemen gaude berriro, kuadrila ederra, ezta?
Aurten ikasle eta tutore berberak egongo gara baina aldaketa batzuk izango ditugu.
Lehenengoa, Sole ere egongo dela gurekin. Batzutan gela barruan, beste batzuetan gutariko batzuk berarekin joango gara.
Beste alde batetik, errekreo orduetan beheko pation egongo garela 5. eta 6. mailakoekin. Eta onena badakizue zer den?
 Maisu IƱakik  heziketa fisikoko material erabiltzea uzten digula.Hori bai, ondo zaintzen eta ondo batzen saiatu behar gara denok erabiltzen jarraitu ahal izateko. 
(Maisuuuuu! Erosi  patinak mesedez
Orain dauden asko ezin dira lotu eta ez dugu muturra apurtu nahi☺☺☺☺☺).

Jatorduan ere 5. eta 6. mailakoekin egoten gara baina ordu biak arte ez gara  bazkaltzera sartzen jantokira . Hori gosea! Hamaiketako osasuntsua jan behar dugu jolastorduan heldu ahal izateko.
.
Beno, berriak kontatzen joango gara.
 Adi egon eta laster arte!

2017/06/22

IKASTURTE AMAIERAKO IRTEERA

Ikasturte amaiera heldu da. Lan pilo bat egin ondoren ondo irabazitako irteera dibertigarria egin dugu, Amurrioko igerilekura. Hori egun ona! Begira zernolako tokian egon garen eta zein ederto igaro dugun!




Eta autobusean...






Aurretik beste irteera interesgarria ere euki genuen . Gogoratzeko hona hemen irudi batzuk




OROZKON


Orozkon on PhotoPeach





Ondo-ondo pasa udan, atsedena hartu, ez ahaztu ikasitako guztia eta LAUGARREN MAILARA ARTE!




2017/02/28

Martxan !!!

Kaixo lagunok,
berandu bada ere  martxan hasiko gara.
Orain arteko lanak, ekintzak eta argazkiak ugariak  dira. Hona hemen batzuk:

GUGGENHEIMEN on PhotoPeach EUSKERAREN EGUNEAN on PhotoPeach ESKULANAK on PhotoPeach