2017/09/27

LAUGARREN MAILA HASI DA!


Kaixo lagunok!
Hemen gaude berriro, kuadrila ederra, ezta?
Aurten ikasle eta tutore berberak egongo gara baina aldaketa batzuk izango ditugu.
Lehenengoa, Sole ere egongo dela gurekin. Batzutan gela barruan, beste batzuetan gutariko batzuk berarekin joango gara.
Beste alde batetik, errekreo orduetan beheko pation egongo garela 5. eta 6. mailakoekin. Eta onena badakizue zer den?
 Maisu IƱakik  heziketa fisikoko material erabiltzea uzten digula.Hori bai, ondo zaintzen eta ondo batzen saiatu behar gara denok erabiltzen jarraitu ahal izateko. 
(Maisuuuuu! Erosi  patinak mesedez
Orain dauden asko ezin dira lotu eta ez dugu muturra apurtu nahi☺☺☺☺☺).

Jatorduan ere 5. eta 6. mailakoekin egoten gara baina ordu biak arte ez gara  bazkaltzera sartzen jantokira . Hori gosea! Hamaiketako osasuntsua jan behar dugu jolastorduan heldu ahal izateko.
.
Beno, berriak kontatzen joango gara.
 Adi egon eta laster arte!