2017/10/25

ELKARREKIN IRAKURTZEN EGON GARA!

Gaur laugarren mailakook lehenengo mailakoengana joan gara lehenengoz elkarrekin irakurtzera.
Gure umebitxiekin jarri gara  eta bion arteko kontratoa gogoratu dugu , aurreko astean elkarrekin mateatzen egon ginenean aurreratu genien-eta.




Gero, gure txikitako gustokoen liburua aurkeztu diegu eta elkarrekin irakurtzen egon gara tarte batez. Aizu, batzuk ze ondo irakurtzen dute jadanik!



Ondoren, guk prestatu ditugun txartelekin hitzak osatzen eta irakurtzen egon gara, silaba eta hizki desberdinak elkartuz. Hori hitz mordoa lortu dituztenak!
Begira










Azkenik, datorren astera arte agurtu eta gelara igo gara.

2017/10/22

BIZKAIKO FORU ALDUNDIKO JAUREGIA EZAGUTU DUGU!

Laugarren mailako lehen bisitaldia egin dugu, BIZKAIKO FORU ALDUNDIKO JAUREGIA ezagutzera joan gara.

Begira ze irudi atera ditugun




Bigarren taldekook ez dugu lehen taldekoen besteko zortea izan, ez dugulako Aldun Nagusia den Unai Rementeria ikusteko aukera izan baina, halandabe, zorionekoak izan gara, jauregia ezagutzeaz gain oparitxoa ere euki dugulako amaieran. Begira...

2017/10/12

GURE LEHEN ESPERIMENTUA!

Heldu da momentua: gure lehen esperimentua egingo dugu.


Asteburu luze honetan, denbora gehiago eukiko dugunez, gure birikak nola funtziontatzen duten frogatuko dugu.

IDEIA HARTZEKO EREDU BAT. KLIKATU HEMEN

Ea ba zer ateratzen zaigun. Aurrera!

Gure "birikak"

ZIENTZIA LANTEGIA

2017/10/05

ZENTZUMENAK


Natur zientzian,   Harreman funtzioan gure inguruan gertatzen dena hautemateko hain garrantzitsuak diren   zentzumenak gogoratzen hasi gara .



                                                                                           


  • ikusmena
  • entzumena
  • dastamena
  • usaimena
  • ikumena







Zentzumenen batean arazoak daudenean zeinu edo keinu hizkuntza erabiltzen da. Badakizu zergatik?





Badaukazue hemen beste bideo ikusgarri bat, begira:

GARUNA