2017/10/25

ELKARREKIN IRAKURTZEN EGON GARA!

Gaur laugarren mailakook lehenengo mailakoengana joan gara lehenengoz elkarrekin irakurtzera.
Gure umebitxiekin jarri gara  eta bion arteko kontratoa gogoratu dugu , aurreko astean elkarrekin mateatzen egon ginenean aurreratu genien-eta.




Gero, gure txikitako gustokoen liburua aurkeztu diegu eta elkarrekin irakurtzen egon gara tarte batez. Aizu, batzuk ze ondo irakurtzen dute jadanik!



Ondoren, guk prestatu ditugun txartelekin hitzak osatzen eta irakurtzen egon gara, silaba eta hizki desberdinak elkartuz. Hori hitz mordoa lortu dituztenak!
Begira










Azkenik, datorren astera arte agurtu eta gelara igo gara.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina