2017/12/03

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA!

Gaur, abenduaren 3aEuskararen Nazioarteko Eguna  da, Frantzisko Xabierkoaren eguna. Frantzisko 1552ko abenduaren 3an hil zen, eta, kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren, euskaraz.
1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen nazioarteko egun gisara. 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu zuten.
Guk ere egun hau elkarrekin ospatu nahi izan dugu eta horretarako barikuan, denok gorriz jantzita etorri ginen Ikastolara eta kanta eta dantzak elkarrekin egin genituen.


Parrandan ibili ginen ipurtargia, kilkerra eta gomarekin. Ikusi...










iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina